XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): aien uztarriak, nik eraginda.

len alako bi egiñen dutela; gurasoeri lotsa dietala; gure biotzak bereizten ba ditute, betiko ixten dituela, ta biok beste alderdi bage, eortzi eginen gaitutela.

- Gizagajoa, esan zun yaun Anbrusi'k, gazte ta eskarmentu bagea aiz; ez dakik ollo zuriaren arraultza eskatzen ari aizela.

Torru-txoria adaxkan bezala daukak ori; atzematea uke atsegiñik aundiena, ta ereganatzen egiñalak egiñen dituk talo gozoaren bidez, eta zinkurin egiñen duk eriotzeraño; torru-txoria ez duk ordea ire eskuetarako, beartsua aizelako.

- Beartsu izatea izurriren bat al da? esan zun Bikendi'k burua yoka.

Ta au onesten dun yauna zuzena al da? Bidezko al da nire bizian maite dudanena niri kentzea? Zergatik gara beartsu? Zergatik maasti ugaritik batzuk igali guzia artzen, besteek ordea ondar-mondar txigorrak?.

Yaun Anbrusi'k eskuak yasoz erantzun zun: ekiok, mutil, zumea eo ezak, eta ken burutik olakokeriak.

Noiz ikusi duk xorta, igitariaren buruzki? Arrak eta sugeak Yainkoari arao egin al zezaiokete: aita gaizto aiz, izar egin ez naukalako? Idiak ere bai al dik nigar-bide Yainkoak itzai egin ez zulako ta itzaiak alea-bitartean, berak agotza yan bear dulako? Ez olakorik, seme.

Bakoitzak bere bideari kuzkur zekiok, neke edo atsegin.

Eskuko beatzak berdiñak al dituk? Yainkoak musker egin bai au, zirrikuan edan ezak eguzki-izpia, ta eskerrak emaizkiok.